XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orain arte esandakoarekin Karlismoaren urrutizko jatorriak eta aspalditiko arrazoi nagusiak agirian jarri ditugu, gure artean ditugun oinarrizko gora-beherak ez bait dira bapatean ez sortzen ez hasten.

Oinarri-oinarrizko arazoak urrutitik datoz, eta horiek ulertu ahal izateko urrutira jo beharko du azterketa lanak.

Baina hau ez da nahikoa.

Fenomeno karlista XIX. mende haseran sortzen den mugimendua da eta, beharrezkoak diren zehaztasunak eginik, ia gaur arte irauten duena.

Hemen Karlistadak aipatzen ditugula, XIX. mendeko Karlismoaz ari gara.

Zergatik, bada, ematen dira Karlistadak momentu konkretu honetan? Urrutiko arrazoiek ulergarri egiten dizkigute nolabait Karlismoaren iturburu batzu.

Beste batzu, ordea, izkutuan gorderik ditugu.

Epe erdiko eta motzeko iturrietara jo beharra dago.

Alegia: Karlistadak gerta zitezen oinarriak lehenagotik ezarriak bazeuden ere, arazo konkretuago batzuek eragiten dituzte.

Zer dela eta XIX. mendeko konkrezio hau? Zergatik 1833. eta 1872. urteetan eta ez XVII ala XVIII. mendeetan?.

Euskal Herriaren gorabeherek, Euskal Herriak bizi izan dituen momentu ederrek eta eraman behar izan dituen estualdiek alde bitako iturburu dute gutxienez.

Hau ez da gauza berria.